Eusko Eguna-ko bazkaria

13:00: Kli-K taldeak alaitu herri bazkaria. (15 eusko/€) Sasoineko krema Esne xerria plantxan errea ilar xuriekin (alternatiba begetarianoa posible da) AOC Ossau Iraty ardi gasna Gasna xuria eta sagar konpota, arto polentarekin Arnoa eta kafea barne Zure bazkaria azkar erreserbatu (15e/€) : linean edo salmenta guneetan: – Jardinerie Lafitte Baionan – Xibero Bio Maulen – […]

Euskoaren finantziamendua

Euskal monetak abiaturiko crowdfundingaren helburua Euskokartaren abiatzerako materialaren parte bat finantziatzea da: kartak eta ordainketentzako terminalak. Nola finantziatzen ditu elkarteak bere beste ekintzak urte osoan zehar? Kidetzei esker! Hamarnaka laguntzaile eta 9 langile ditu (horien artean 3 zerbitzu zibiko) Euskal Monetak funtzionatzeko. Langileak ordaintzeaz gain, elkarteak egoitza bat, hornidurak, bide gastuak etabar ordaindu behar ditu. […]

Eusko Eguna E-3!

Eusko eguna, besta herrikoi bat belaunaldi guztientzat! Glaineko elkartetxean antolatua, lehenengo Lurramaren kokagunean, Eusko Eguna familia eta herri bestaren giroarekin berriz lotuko da: goizetik Tripaneko trikitilariek laborari eta artisauen merkatua alaituko dute. Bitartean, Luma haurtzaindegiak antolaturiko klown ikusgarriaz gozatzen ahalko dute haurrek (6 eusko/€ sartzea). Ondotik, haundiak zein txikiak pintxoak dastatzen eta Ibaialdek botako dituen […]

Cyril Dion, « Demain » filmaren zinegile kidea, Colibris mugimenduko sortzaile kidea

« Biharko munduaren deiak ondoko hamarkadetan biziko garen mundua aukeratzea gomitatzen gaitu. Horretarako, norberak bere eguneroko bizian ahal duena egin dezake planetan eta gizakian gure eragina mugatzeko. Euskal Herrian, 2013an, moneta ekologiko eta solidario bat, euskoa, sortu zen ekonomia birtokiratzen laguntzeko, tokiko komertzioa eta berekin bat datorren gizarte bizia sustengatzeko, merkantzia garraioak mugatzeko eta, horrekin, beraien […]

Eusko Eguna !

Iristen ari gira! Igandean martxoaren 19a Baionako elkartetxean, 9 aste iraun duen kanpaina bururatuko da, baina, bereziki Euskokart ordainketa txartelaren abiapundua izango da! Eusko numerikoaren abiatze ofizialaren gibelka kontaketa duela 9 aste hasi zen. Bi helburu ziren: crowfundingari esker 30.000 euro biltzea beharrezkoa genuen materialaren parte bat finantziatzeko, eta 500 eusko numeriko kontu irekiak izan […]

CROWDFUNDING: Azken haitada!

Zuk ere Euskokartaren diru bilketan parte hartu! Azken haitadan gira: Segi dezagun aintzina: Helburu 30 000€ martxoaren 18 aitzin!

Aldaketa gastuak

Partikular batek euroak euskoetan aldatzen dituelarik, trukaketa tasa 1 batentzat da: aldatutako 100 euroen truke 100 eusko izango ditu eta, sarean diren 517 komertzio eta enpresetan eta beste 157 elkarteetan baliatzen ahalko ditu. Sistema hori berdin jarraituko du Eusko numerikoarekin ez baita kudeaketarako gasturik hartuko Euskokarta baliatuz. Legez, partikularrek ezin dituzte euskoak eurotan aldatu. Aldiz, […]

Julia eta Sylvain AIMÉ, GAEC BIOTZEKO, laborantza biologikoa (Bastida)

Zein da zure langintza? Biotzeko etxaldeak ardiak, tokiko errazako behiak eta euskal zerriak hazten ditu. Bi laborari gira eta etxaldea laborantza biologikoan eta agroekologian dugu, azienda zuri esne hazkundea laborantza biologikoan gasna transformazioa eginez, haragi behikunde hazkuntza BIO labelean eta tokiko errazan eta Pireneoetan desagertzeko zorian (Casta, Pirenaika eta Biarnesa), eta ere euskal zerriaren hazkundea […]

Tokiko gastronomia ohoretua Eusko Egunean!

Pintxo lehiaketa batekin abiatuko da Eusko Eguna. 3 talde ezberdin izango dira (penak eta elkarteak; ostatuak, jatetxeak eta janari prestatzaileak; banakakoak…), bakoitza sari berezi bat izango duelarik. Oraindik izena eman dezakezu hemen. Epaimahaiak hoberenak aukeratu ondoren, pintxo horiek dastatzen ahalko dituzue Ibaialdek eta Tripan trikitixa taldeak animatuko duten aperitifa alaituan! Oraindik gosetuak izango direnentzat, egun […]