Euskoaren finantziamendua

Euskal monetak abiaturiko crowdfundingaren helburua Euskokartaren abiatzerako materialaren parte bat finantziatzea da: kartak eta ordainketentzako terminalak. Nola finantziatzen ditu elkarteak bere beste ekintzak urte osoan zehar? Kidetzei esker! Hamarnaka laguntzaile eta 9 langile ditu (horien artean 3 zerbitzu zibiko) Euskal Monetak funtzionatzeko. Langileak ordaintzeaz gain, elkarteak egoitza bat, hornidurak, bide gastuak etabar ordaindu behar ditu. […]

Aldaketa gastuak

Partikular batek euroak euskoetan aldatzen dituelarik, trukaketa tasa 1 batentzat da: aldatutako 100 euroen truke 100 eusko izango ditu eta, sarean diren 517 komertzio eta enpresetan eta beste 157 elkarteetan baliatzen ahalko ditu. Sistema hori berdin jarraituko du Eusko numerikoarekin ez baita kudeaketarako gasturik hartuko Euskokarta baliatuz. Legez, partikularrek ezin dituzte euskoak eurotan aldatu. Aldiz, […]

Tokiko elkargoak eta Euskoa

2016ko urtarrilean Hendaiaren ondotik, Uztaritzek eta Lekornek jarraitu zioten, eta joan den urrian Baiona gehitu zaie euskoan kidetu diren lehenengo herriko etxe taldeari, herriko kontseiluan kidetzearen aldeko bozka aho batez eginez. Azaroan, Uztaritzeko igeritokia izan da eusko ordainketak onartzen dituen lehenengo zerbitzu publikoa. Euskoa eta tokiko elkargoen artean dinamika bat abiatua da, beraz, eta, horrek […]

Euskoari esker, maileguak tokiko ekonomia sustengatzeko

Euskoa hiru zutabetan oinarritzen den proiektu bat da: ekonomiaren birtokiratzea, praktika komertziala ekologikoagoen eta solidarioen bultzatzea eta, euskararen erabilpen publikoa sustatzea. Ekonomia erronka nagusietariko bat da beraz euskoarentzat. Tokiko moneta guztien izaerari lotua den birtokiratzetik at, tokiko ekonomiaren sustenguan euskoak urrunago joatea erabaki du.

Euskoa, espekulazioaren aurkako moneta bat da

Moneta batek, Euroa bezalako estatuko motakoa eta interesekin izan, edo Euskoa bezalako moneta herritarra eta interes tasarik gabekoa izan, hiru funtzio nagusiko ezaugarriak ditu tradizionalki : Monetaren azken funtzio honek finantziatzioak eta inbertsioak egiteko aukera ematen du, baina gehiegikeri askoren iturria da ere. Gainera, jadanik errana izan dugun bezala hemen, aberastasuna monetaren zirkulazioari esker sortzen da, […]

Elkarte bat sostengatu Euskoarekin

Euskoak lurraldea dinamizatzen laguntzen du ekonomiaren birtokiratzearen alde eginez, baina, baita elkarte bizitza zuzenean sustengatuz. Euskal Monetak 44.000 eusko banatu ditu Euskal Herriko hainbat elkarteen artean « %3en sistemari » esker. Nola dabil ? Erabiltzaile batek, aldagune batean, euroak euskotan aldatzen dituen aldi guztietan, Euskal Monetari emandako euro kopuruaren araberako euskoak eskuratzen ditu, eta, ondorioz bere erosteko […]

Eusko desafioak (2/2): euskara

Euskara eusko proiektuaren atal nagusi bat da sortu zenetik. Inguramena eta tokiko enpleguaren aldeko ekonomiaren birtokiratzearekin batera, euskara zaintzea eta hedatzea euskoaren oinarrizko baloreetariko bat da. Engaiamendu hori gauzatzeko, eusko sarean sartzen diren profesionalek bi desafio bete behar dituzte bi urteko epean, eta, horietariko bat euskarari lotua da (bigarrena, ekonomiaren birtokiratzeari). Euskararen erabilpen publikoa du […]

Euskoaren desafioak (1/2): ingurumena

Euskoa ekonomia birtokiratzeko tresna bat da: Aktibitatea Euskal Herrian kokatua duten zerbitzuemaileen artean erabilgarria, beraien arteko trukaketak bultzatzen ditu. Izan ere, bezeroek emandako euskoa eurotan trukatu baino, saltegiari interesgarriagoa zaio tokiko hornitzaile bat ordaintzeko erabiltzea, %5eko komisio bat hartzen baitzaio eurotan trukatzen duelarik. Euskal Herrian harremanak garatuz, Euskoak, batetik tokiko enplegua sustengatzen du, eta, bestetik […]

Eusko tokiko moneta osagarri bat da. Zer da hori?

Euskoa, tokiko moneta bat da lurralde jakin batean soilik baliatzen ahal baita, – Ipar Euskal Herria – eta, zuzenean tokiko bizilagunek kudeatzen baitute. Moneta osagarri bat da ez baitu moneta ofiziala ordezkatzen, kasu honetan euroa. Euskoa ez da soilik ordainbide bat, ekintzarako bide bat da ere bai eta bereziki. Ekintza ekonomikorako bide bat da lehenik, […]