Cyril Dion, « Demain » filmaren zinegile kidea, Colibris mugimenduko sortzaile kidea

« Biharko munduaren deiak ondoko hamarkadetan biziko garen mundua aukeratzea gomitatzen gaitu. Horretarako, norberak bere eguneroko bizian ahal duena egin dezake planetan eta gizakian gure eragina mugatzeko. Euskal Herrian, 2013an, moneta ekologiko eta solidario bat, euskoa, sortu zen ekonomia birtokiratzen laguntzeko, tokiko komertzioa eta berekin bat datorren gizarte bizia sustengatzeko, merkantzia garraioak mugatzeko eta, horrekin, beraien […]

Julia eta Sylvain AIMÉ, GAEC BIOTZEKO, laborantza biologikoa (Bastida)

Zein da zure langintza? Biotzeko etxaldeak ardiak, tokiko errazako behiak eta euskal zerriak hazten ditu. Bi laborari gira eta etxaldea laborantza biologikoan eta agroekologian dugu, azienda zuri esne hazkundea laborantza biologikoan gasna transformazioa eginez, haragi behikunde hazkuntza BIO labelean eta tokiko errazan eta Pireneoetan desagertzeko zorian (Casta, Pirenaika eta Biarnesa), eta ere euskal zerriaren hazkundea […]

Suhari, sukaldaritza kolektiboa (Senpere)

Zein da zure langintza? Suhari sukaldaritza kolektiboa egiten duen enpresa bat da. Bi egoitzetan banatua da, bata, Senperen eta bestea Maulen. Eskoletako kantinetan (haurtzaindegitik lizeoa arte), aisialdi eta opor zentroetan, enpresetan eta zaharren etxeetan banakako janari banaketak egiten ditugu. Horretaz gain, senperen, janari prestaketa enpresa bat dugu ere, gure bezeroei produktu eta zerbitzu osagarriak eskaintzeko […]

Santa Espirituko farmazia (Baiona)

Zein da zure langintza? Farmazia bat daukat Baionako Santa Espiritu auzoan. Nirekin batera, denbora osoz ari den farmazialari bat, beste hiru farmazia prestatzaile denbora osoz ere eta bat denbora erdiz osatzen dute ekipoa. Nire lana asko maite dut, taldea kudeatu, erreserbak kudeatu, zaharretxe batentzat pilula kutxen egitea gainbegiratu, baina, gehien gustatzen zaidana da salmahaian egotea […]

Paul – Donibane Garazi

Zergatik Eusko numerikoa baliatuko dut? “Proiektuarekin eta bere ideiekin guztiz bat egiten nuen, baina, Euskoak oso gutxi baliatzen nituen ez bainituen sekulan sakelean… transferentzia automatikoen sistemarekin eta txartelarekin askoz sinpleagoa izango da!” Paul – Donibane Garazi

Ortzaizeko Ikastola

Zein da elkartearen aktibitatea ? Gure elkarteak Ortzaizeko ikastolako bizia kudeatzen du eta, aldi berean, ekimen desberdinak antolatzen ditugu ikastolaren alde. Zerk motibatu zaitu euskoan sartzeko ? Alde batetik, proiektu herrikoia delako eta beste aldetik bere baloreekin bat egiten dugulako. Pensatzen dugu tresna horren helburuak (euskeraren erabilpena, bertako komertzioa indartu, …) inportanteak direla gure haurrei […]

Elkar Ingenieritza eta Metrologia (Maule)

Zein da zure langintza? Ingieneritza mekanikoan, fabrikazioan eta metrologia industrialan aditua den ikerketa bulego bat da ELKAR. Mekanika, elektrika, hidraulikak, pneumatikoak eta automatismo arloetan aterabide prest-prestak proposatzen ditu. Noiz kidetu zineten eta zergatik? Duela bi edo hiru urte kidetu ginen. Guretako euskoa komertzio txikiak eta ekonomia zirkularra sustengatzeko molde egokia da. Euskoak, gainera, dinamika berri […]

Ida (Oragarre)

Zergatik Eusko numerikoa baliatuko dut? “Ez dut sekulan sos gordin askorik sakelean. Eusko numerikoari esker, euskoekin erosketa gehiago egiten ahalko ditut eta dirua aldatzen ahalko dut linean aldagunera joan gabe. Etikoa izateaz gain, euskoa praktikoa bilakatzen da!” Ida (Oragarre)

Bixente-Makea

Bixente-Makea

Zergatik Eusko numerikoa baliatuko dut? “Askoz errexago izanen baita. Euskoz ordainduko dut naturalki eta sistematikoki, eta orduan, bertako ekonomia gehiago sustengatuko dut.” Bixente – Makea

Sokoako Enpresa Batzordea

Zein da enpresa batzordearen aktibitatea ? Enpresa batzordeak 24 000€tako aurrekontu bat kudeatzen du nagusiki bi ataletan banatuz: batetik bere funtzionamenduari dagokiona eta, bestetik, aktibitate soziokulturalari lotua dena. Bestalde, zuzendaritzak ekonomi arloan edota lan antolakuntzari dagokion edozein erabakiren aitzinean enpresa batzordeak begirale edo zaintza rola duela esan dezakegu; enpresa batzordeak, langileen ordezkarien bidez, zuzendaritzak enpresaren norabideari buruz […]