Zuen  parte  hartzea  bali  egin
Votre panier est vide.

EZ DUGU ZERGA FAKTURARIK EMAITEN. ZERGATIK ?

Euskokartarentzat dagoen Crowdfundingean parte hartzen duten pertsonei zerga fakturarik banatzearen arriskua ez hartzea aukeratu dugu. Ez dugu segurtamenik gure elkartea interes orokorrekoa bezala onartua izanen denik auzi bat balitz.

Alabaina, crowdfunding hau antolatu dugunean, tokiko moneta batek, bere eskualdeko Zerga zerbitzuei « rescrit » zergaren eskaera egin zuen, bere emaileeri zerga faktura bat eman ahal izateko. Zerga zerbitzuek eskaera horri uko egin zioten, tokiko moneta bat enpresen zerbitzuko dagoen tresna komertzial bat bezala ikusia izan daitekeelakoan.

Arrazonamendu horrek, tokiko moneta batek dituen sozial, ekologiko eta herri hezkuntza mailako dimentsioak guztiz baztertzen ditu.

Anartean, beste tokiko moneta batek SOL Violette izenekoa , elgarrizketa eta paper administratibo anitz eman ondoren, dozierra bat bete du, eta bere eskualdeko zerga zerbitzuek onartu diote.

Baina guretzat berantegi zen horretan hasteko.

Espero dugu ez dela oztopo haundiegia izanen zuentzat. Zer nahi den ere, %66eko zerga beherapena izateko eskubidea ematen duen zerga fakturarekin emango zenutenaren herena emaiten ahal duzue!