Nola  ibiltzen  da?

FAQ EUSKO NUMERIKOA

Eusko numerikoa zertarako?

Denek euskoa aiseago erabiltzeko. Eusko numerikoarekin, aldaketa egiten ahal da Euskoko aldagune batera joan gabe. Izan ere, aldaketa etxetik egiten ahal dut, Internetez, www.euskalmoneta.org gunean, linean eman eta segurtatua den nire Eusko Kontutik. Nire kontuan dirua sartzen dut lineako ordainketa segurtatua erabiliz, edo nire bankuko kartarekin, edo banku biramenduz. Nire kontuan dirua sartu orduko, nire erosketak fresik gabe ordaintzen ditut Eusko sareko saltegietan Euskokart ordainketa kartaren bidez.

Nola ibiltzen da?

Eusko numerikoa:

Lineako kontu bat da Interneten, segurtatua da, eta niri buruzko argibide pertsonalak kudeatzeko, nire kontuan dirua sartzeko, beste Eusko kontu batzuetara biramenduak egiteko, nire hilabeteko aldaketa automatikoko diru kopurua altxatu edo apaltzeko etab., baliatzen ahalko dut.

Euskokart da, ordainketa karta bat, Eusko sareko saltegi guzietan erabiltzen ahal dudana, gaur egun nire bankuko karta erabiltzen dudan bezala.

Eusko numeriko bat = euro 1?
Nola ordaindu saltegietan?
Biramenduak eta diru hartze automatikoak Euskoa erabiliz egin ditzaket?
Ba ote da gutieneko ordainketa zenbatekoa?
Eusko billeteek baliorik ba ote dute beti?
Nola ireki nire Eusko kontua?
Nola sartzen da dirua nire Eusko kontuan?
Zenbat gosta da?
Posible dea kontuan zilo bat ukaitea?
Nola segurtatua da nire kontua?
Euskoa banku bati lotua ote da?
Legez, zer da Euskal Moneta ez bada banku bat?