Martxoaren 9tik 18a arte, EuskoKarabanak Ipar Euskal Herria zeharkatuko du.

Zatozte haren topatzera momentu goxo baten pasatzeko, euskoa eta eusko numerikoari buruzko informazioak jasotzeko, eta gogoa baldin baduzue, Euskal Herriko lehenak izan zaitezte eusko kondu bat idekitzen!

EuskoKarabanaren hitzordu nagusiak:

Martxoaren 9an ostegunez
Aldudeko Alfaro ostatu-jatetxean gaualdia, Kanaldudek zuzenean zabaldua, Kanaldude Zuzenean emankizunaren kari
19 :00tan : Kanaldude Zuzenean
20 :00tan : Pintxo-poteo Aire Ahizpak alaiturik!

Martxoaren 10ean, ostiralez
Goizean: Kanboko merkatua
19 :00tan: Atharratzeko Piellenian, Mixel Etxekoparrekin gaualdia

Martxoaren 11an, larunbatez
Goizean: Mauleko merkatua
20:00tatik aitzina, Donazaharreko Lutxi Bordan, Korrika bezperako gaualdia, Euskararen Lau Aurpegi dokumentalaren emanaldia

Martxoaren 12an igandez
Goizean, Ziburuko merkatua, frontoieko plazan.

Martxoaren 13an, astelehenarekin
20 :00tan Urruñako Itsas Mendi zineman, Manuel Poutte-en Une douce révolte (Belgika, 1:30) filmaren proiekzio eta topaketa.

Martxoaren 14an asteartez
Ezpeletan, 18:30tatik goiti, Patronage gelan: Antzerkia eta haurrentzako euskal kontuak Eleka-rekin. Sartzea urririk.

Martxoaren 15an asteazkenarekin
Goizean: Ezpeletako merkatua
19 :00tatik goiti, Donapaleun, Forail plazan, poteoa Forail ostatua eta l’Hôtel de la Paix-ren artean.

Martxoaren 16an ostegunez
Miarritzeko Portu Zaharrean, 19:00tatik 21:00ak arte, poteo alaitua Kostaldeak taldearekin Miguel ostatuan, Port-Vieux plazan.

Martxoaren 17an ostiralez
Goizean: Donibane Lohizuneko merkatua
19 :00tatik aitzina, Saran: Saint-Patrick Gauaren kari, musika irlandesen kontzertua Herriko Etxeko Edantegian, EuskoKarabanaren presentziarekin!

Martxoaren 18an larunbatez
Goizean: merkatua Hendaiako Ondartzaren auzoan

Eta bukatzeko, EuskoKarabanaren heltzea Baionan!

Informazio gehiago fitesko ….